Krisi egoerek erakutsu ohi dute non dauden gizartearen eta sistemaren ahuleziak, eta, kontseiluko buruaren ustetan, abagune egokia izan daitezke gauzak beste modu batera egiten hasteko.
Hori dela eta, ertzetan dauden sektoreek elkarrekin jarduteko unea dela azpimarratu du, hain zuzen ere, helburu bera baita sektore horiek guztiek erdietsi nahi dutena: berdintasunezko gizarte bat lortzea.
Hori guztia adierazteko, eta erakusteko zergatik eraiki behar den geroa euskaratik, ideia zaparrada bat egitea proposatu dute. Hala, kontseiluko kideek bideo laburrak sareratuko dituzte azalduz zeintzuk diren haien arrazoiak etorkizuna euskaratik ardazteko, eta herritarrei eta bestelako erakundeei eskatu diete haiek ere anima daitezela bideoak egitera eta sare sozialen bitartez partekatzera.