Josu Reparaz: “Ezin ziren inolaz ere bete Lizarra ikastolak helburutzat jarriak zituenak”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 22a, 09:35

Ikastolen elkarteak erabaki Nafarroa Oinez festa datorren urterako uztea, hura ospatzeko baldintzak betetzen ez direla iritzita. Izan ere, Lizarrako ikastolak, aurtengo festaren arduradunak, uste du, aurten ospatuz gero, ez lituzketela beteko aurretik finkatutako helburuak. Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak eman digu informazioa. 

Euskal Herriko gainontzeko ikastolen festak, bai, egingo dituzte, baina jai bakoitzak bere denborak ditu, eta Nafarroakoaren kasuan, aurreikusitako ibilbideari eta programari eusteko modurik ez dutela ikusita, eta helburuak ezingo dituztela erdietsi aintzat hartuta, gogoeta egin eta erabaki dute hura bertan behera uztea. Hala ere, kolpea izan da Lizarrako ikastolarentzat, Nafarroa Oinezaren urtea ez baita festa egunera mugatzen, eta lan handia egin baitute aurretik ere. 

Edonola ere, festa ez da ospatuko, baina horrek ez du esan nahi ekitaldi oro bertan behera utziko dutenik: Artea Oinez erakusketa, adibidez, aurrera aterako dute, eta aurki emango dituzte xehetasun guztiak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!