Beriaingo lan heriotza salatu dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 18a, 19:16

ELA eta LABek salatu dute "prekarizazioaren" ondorioa direla lan istripu eta heriotzak. CCOOk enpresariei eta administrazioari dei egin die Nafarroak erregistratzen dituen zifra "dramatikoen" aurrean.

Sindikatuek azken ezbeharraren aurrean  gaitzespena, eta hildakoaren gertukoei babesa eta elkartasuna adierazi dute, ohar bidez. 2020an Nafarroan hil den bosgarren biktima da gaur Beriainen zendutakoa.

Ezbehar-tasen goranzko joeraz ohartarazi dute sindikatuek. "%30 igo dira lan-istripuak 2012tik, eta 150 pertsona baino gehiago hil dira azken hamar urteetan beren lanpostuetan. Gainera, azken urteetan ikertutako ezbeharren %40 segurtasun-neurri faltagatik gertatu dira", azaldu du ELAk. Enpresari eta administrazioari zuzendu zaio CCOO: "Enpresei ahalik eta zorroztasun handiena eskatzen diegu lan arriskuen prebentziorako araudia betetzean. Plantillek lan segurua eta osasuntsua izateko eskubidea dute, eta ezin ditugu zifra dramatiko horiek onartu ".

Etekin ekonomikoa lehenesteko estrategia bertan behera uzteko eskatu dio patronalari, eta lantokietan esku hartzeko Nafarroako Gobernuari, segurtasun baldintzak kontrolatzeko.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!