Behargin bat zendu da lan istripuan Beriaingo enpresa batean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 18a, 10:49
Errekaldea industrialdea.

54 urteko gizonezko bat hil da gaur Beriaingo Errekaldea industrialdeko enpresa batean izandako lan istripuan. Biktima kamioi baten atzeko gurpilaren azpian zegoen eta suhiltzaileek atera dute gorpua.

SOS Nafarroak bidalitako mediku taldeak beharginaren heriotza baieztatu baino ezin izan du egin, eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Guardia Zibilak bere gain hartu ditu ikerketak, eta SOS Nafarroaren larrialdiak kudeatzeko aretora deitu du, gertakariaren berri emateko eta suhiltzaileen eta laguntza eskatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!