Soka-lagunak

Ayestaran eta Reparaz: “Aldaketa geoestrategiko handi baten zantzuak daude”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 18a, 13:06

Sokalagunak atalean, nazioarteko begirada ekarri digute Mikel Ayestaran eta Mikel Reparaz kazetariek. Koronabirusaren krisialdian Txinak izan duen lidergoak eta AEBek eta Europak izan duten ahultasunak beste ordena global bateranzko bidearen hasiera erakutsi dezaketela uste dute.

Mikel Reparaz Eitb-ren nazioarteko arduraduna da; Mikel Ayestaran , berriz, Eitb-ren Ekialde Hurbileko berriemalea. Biek azpimarratu dute osasun krisialdian Txinak paper garrantzitsua jokatu duela, eta AEBek eta Europak, berriz, ez, menpekotasuna erakutsi dutela Asiako erraldoiarekiko. Ondorioz, hegemonia “airean” dagoela uste dute. Hala ere, zehaztu dute ordena globalaren aldaketa oraindik urrun dagoela.

Reparaz AEBetako berriemalea izan da urte luzez, eta herrialdeak egindako kudeaketari dagokionez, “desastrea” izan dela adierazi du, batik bat Donald Trump presidentearen jarrerarengatik.

Ayestaranek, bestalde, ohartarazi du krisialdi honek eskuin muturraren gorakada ekarri dezakeela, baina hala ere, zehaztu du gorakada hori krisialdiaren aurretik ere hasia zela.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!