Soka-lagunak

Zuñiga eta Juaniz: “Bizitza hain monotonoa bilakatu zaigunean, zaila egiten zaigu sortzea”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 15a, 15:16

Oier Zuñiga antzezle eta margolariak eta Ainhoa Juaniz clown-ak sorkuntzaren arlotik begiratu diote koronabirusaren krisiak ekarritakoari, Sokalagunak atalean. Itxialdiarekin, etxetik atera ezinik eta egun guztiak berdinak izanda, irudimenari eragitea eta edukiak sortzea zaila egiten ari zaiela aitortu dute. 

Konfinamendua arintzeko prozesuarekin batera, martxan jartzen eta entseguak berreskuratzen hasiak dira biak, baina aitortu dute oso zaila dutela aurrera egitea, euren lanak oso kolektiboak direlako, eta elkarri ukitzea oinarrizkoa dutelako. 

Egoera horretan, ohartarazi dute krisialdiak preakrietatea areagotuko duela ezaugarri hori berezko duen sektore batean. Hala ere, argi utzi dute datorrenari umorez erantzuteko duten gaitasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!