Koronabirusaren egunerokoa

Hasier Larretxea (idazlea): “Inoiz baino gehiago irakurtzen ari naiz itxialdian”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 8a, 18:38

Hasier Larretxea poeta arraoiztarra Madrilen igarotzen ari da konfinamendu garaia. Hasieran gogorragoa egin zitzaion arren, azken egunetan hobeto dagoela eta irakurtzeko baliatzen ari dela kontatu du. 

Gaur egun Madrilen bizi da Larretxea, eta buru gaixotasunak dituzten pertsonen atentzio programa batean lanean ari da. Azaldu digunez, krisialdiaren hasieran “antsietate puntu bat eta noraez sentsazioa” izan zuen, baina orain hobeki darama egoera.

Inoiz baino gehiago irakurtzen ari dela esan du, eta bi literatur gomendio egin ditu: Irati Elorrietaren Neguko argiak (Pamiela, 2019) eta Ocean Vuongen En la tierra somos fugazmente grandiosos (Anagrama, 2019).

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!