Ainhoa Tirapuk erretiroa hartzea erabaki du denboraldi amaieran. 15 sasoi egin ditu Bilboko Athleticen. Besteak beste, atezainen lana berdegunean, emakume futbolariek lortutako eskubideak, etorkizuneko proiektuak eta Lezamako harrobia izan ditugu mintzagai Mikel Idoate kirol kazetariaren tartean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.