Koronabirusaren egunerokoa

Alberto Ladron Arana: “Errealitateak fikzioa gainditzen du askotan”

Euskalerria Irratia 2020ko api. 27a, 13:05

Genero beltzeko idazlea da Alberto Ladron Arana, eta sortzeko baliatzen ari da itxialdia: Leire Asiain protagonista duen beste nobela batean lan egiten ari da. Egungo pandemia literatur lan askoren inspiratzaile izan daitekeela uste du.

Alberto Ladron Arana idazleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egiten du, baina egunotan ez dabil lanean, eta irakurtzeko eta idazteko aprobetxatzen ari da denbora. 

Duela hiru urte pandemia bat irudikatu zuen Jainkoen zigorra eleberrian, eta bere garaian nahiko “sinestezina” iruditzen bazitzaion ere, egungo errealitatera gerturatzen dela ikusi du orain. Izan ere, haren ustez, errealitatea askotan fikzioa baino sinesgaitzagoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!