Alde Zaharreko Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak gela bakar batean bizi diren 82 familiaren datuak jaso ditu. Salatu dute horrek asko zailtzen duela konfinamendua, eta oso egoera larrian daudela. Jakinarazi dute udalarekin harremanetan jartzen saiatu direla, etxebizitza hutsak dituelako, baina ez dutela erantzunik jaso. Iosu Ostak eman digu horren berri.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.