Urteko produkzioa etenik dute Pamielan. Liburuaren Egunerako eta ekainean egin ohi den liburuaren azokarako “izarrak” bidean zituzten, baina orain ez atzera ez aurrera gelditu dira horiek denak. Azaldu du hasieratik erabaki zutela bidalketarik ez egitea, izurriteari aurre egiteko erantzukizunagatik, eta, era berean, liburu denda txikiak itxita egonda, multinazional handiek aterako zutelako etekina.
Etorkizuna zaila izango dela aitortu du Elzaburuk. Oraingoz, argitaletxeek %30eko galera aurreikusten dute salmentetan, baina, haren ustetan, urte bukaerara arte ezingo dute jakin zein den galeraren tamaina. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza premiazkoa izango dela adierazi du.