Zaloa Basabe (berdintasun teknikaria): “Etxean ematen dira indarkeria kasu gehien, baina atzemateko zailenak dira”

Euskalerria Irratia 2020ko api. 3a, 12:05

Etxean itxita egon behar izatea gogorra bada, egoera askoz larriagoa da indarkeria matxista pairatzen duten emakumeentzat. Horren inguruko datuak eman dizkigu Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko berdintasun teknikariak, baina ohartarazpen bat eginda: “Iluntasuna, isiltasuna eta beldurra areagotzen direnean, datuek zehaztasuna galtzen dute”.

Konfinamendua ezarri zenetik Iruñean ohi baino salaketa gutxiago izan dela azaldu du Zaloa Basabek: hamabi, martxoaren 17tik atzora arte. Baina azpimarratu du tratu txar gehienak etxe barruan izaten diren arren, identifikatzeko zailenak direla kasu horiek. Are gehiago itxialdi egoera batean, non emakumea erasotzailearekin egotera behartuta dagoen.

Gogorarazi du emakumeenganako udal arreta zerbitzuak martxan jarraitzen duela, eta kontsultetarako edota salaketetarako telefonoa 016 dela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!