Alarma egoera ezarri baino lehenago abesbatzak bertan behera utzi zituen entseguak eta kontzertuak, zer gerta ere, baina telematikoki lanean jarraitzen dute.
Zuzendariari, pertsonalki, itxialdia une egokia iruditzen zaio hausnarketak egiteko. "Nik honen aurretik esaten nuen gizarte gisa bakarrik zuzenduko gintuela desastre ekologiko batek edo gaitz batek, eta bigarrena jasaten ari gara. Ea horretan pentsatzeko balio digun", adierazi du.