Iosu Osta etxe kaleratzeen kontrako plataformako kidea da. Haren esanetan bizi dugun osasun krisaldiak kalte ekonomiko handiak ekarriko ditu. Modu horretan etxebizitza duin bat izateko eskubideak okerrera eginen du. Alokairuen eta hipoteka gastuen etetearen beharra azpimarratu du PAH elkarteko lagunak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.