Etxeko leihotik kale hutsak ikusteak Abre los ojos (Begiak ireki) filma ekarri diola gogora kontatu du sortzaileak, eta halako irudiek kalera atera eta filmatzeko edo argazkiak egiteko gogoa sartu diotela ere aitortu du.
Koronabirusa igaro du, eta “gripe gogor” baten modukoa izan dela azaldu du. Bakarrik bizi da, eta horrek erraztu egin dio prozesua, ez baitu arazorik izan etxean lasai egoteko.