Herriak salbatuko du herria

Fermin Artola: “Morian ur iturri bakarra dute 1.300 lagunentzat, zer segurtasun neurri hartuko dute horrela?”

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 31a, 13:19

Lesbos uharteko Moria kanpalekuan dago Fermin Artola, Zaporeak GKEarekin lanean. Errefuxiatuen egoera han “larria” dela eta koronabirusa helduz gero “ikaragarria” izan daitekeela adierazi du. 

Martxoaren 1ean heldu zen Moriako errefuxiatuen kanpalekura Artola, Zaporeak Gizartez Kanpoko Erakudearekin. Hiru asterako zihoan, baina egonaldia luzatu egin zaio. Errefuxiatuen krisiaren erdian heldu zen, errefuxiatuek, kazetariek eta GKEetako kideek eraso faxistak jasan zituztenean, baina egoera baretu egin dela azaldu du.

Orain, izan ere, Grezian ere osasun krisia da gai bakarra. Kanpalekuan bizi direnei ez kutsatzeko gomendioak eman dizkietela esan du, baina ikusita zer baldintzatan bizi diren, gomendio horiek jasotzea “barregarria” suerta daitekeela kritikatu du. Gaitza Moriara sartuz gero kalteak oso larriak izango direla ohartarazi du: “Kanpin dendatan pilatuta bizi badira, nola hartuko dituzte segurtasun neurriak?”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!