COVID-19 birusa duten gaixoentzat oso zaila da egoera: denbora asko igarotzen dute bakarrik eta beldurra eta bakardadea sentitzen dute. Hori dela eta, Birebenen lankide baten ekimenez, mail kontu bat sortu dute, gaixoek animo mezuak jaso dezaten.
Dagoeneko 1.400 ezkutitz eta marrazki jaso dituzte, eta otorduetan sartzen dizkiete pazienteei. Erizainak aitortu du ez zutela espero halako erantzunik. Egitasmo horrekin, gaixoen isolamendua goxatu nahi dute, eta nafar jendarteari aukera eman koronabirusaren kontra “sentimenduz betetako zerbait” egiteko.
Amaitzeko, gaixoak eta haien familiak “heroiak” direla esan, eta mezu baikor bat bidali du Birebenek: “Etxean gera zaitezte: beldurrik ez, panikorik ez, baina ardura bai, eta umore ona”.