Baimena bertan behera gelditu zela jakin zutenean gazteentzat gogorra izan zela kontatu du Amaia Amilibiak, Jon Ander Coben amak. Kezka azaldu du koronabirusa espetxean hedatzekotan sor daitekeen egoerarengatik. Hori dela eta, ausardia eskatu du: gazteak aske utz ditzatela, konfinamendua etxean egin dezaten, beste herrialde batzuetan egin duten moduan.