Jon Andueza Pastas Beatriz gozotegi mitikoko langilea da. Metropoli Forala saioan azaldu du gozotegia itxi behar izan dutela, egoerak behartuta, baina lehengai asko zituztenez, eta galduko zirenez, horiekin pastak egitea eta behar zutenei ematea erabaki dutela: Paris 365 jantoki solidarioari, Misericordia zahar etxeari, osasun langileei...