Erizaintza praktikak egiten ari zela kutsatu zen koronabirusarekin Larunbe, Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Zentro horretara iritsi zen lehen kutsatuarekin izan zen: gaixoak sintoma arruntak zituen, eta ez zuten protokoloa aplikatu. Ordutik, 25 egun igaro ditu berrogeialdian.
Hasieran kutsatua egotearen albistea oso gaizki hartu zuela aitortu du, baina baikorra izaten saiatzen ari da, eta birusari hitz egiten dio horretarako. Kostatzen zaio bere istorioa kontatzea, baina lagungarri izan daitekeela uste du.