Eitb-ko Etb Kantxa programan esatari dihardu Barriolak, eta murrizketekin eta neurriak hartuta, baina lanarekin jarraitzen duela kontatu du. Programazioari eutsi eta geratzen diren hutsuneak betetzeko, bideotekara jotzen ari dira.
Egunotan kirol gutxi egiten ari dela esan du pilotari ohiak; etxeko terrazan saiatzen da egunean 10.000 pausu egiten, eta beste zenbait ariketa ere egiten ditu.