Koronabirusaren egunerokoa

Inma Errea: “Geure buruarekin beste modu batean egoteko baliatu dezakegu egoera hau”

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 26a, 14:04

Kazetaria, idazlea eta itzultzailea da Inma Errea, eta Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuan lan egiten du. Egunotan, etxetik lanean ari da. Itxialdia ongi daramala esan du, baina onartu du “kale gosea” duela.

Euskaldunak “oso ekintzaileak” garela uste du Erreak, baina harentzat, oraingoa une egokia izan daiteke “behingoagatik” ekin gabe eta geure buruarekin beste era batera egoteko. Etxea garbitzeak eta bestelako esku-lanak egiteak laguntzen dio, lan egin ondoren burua lasaitzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!