Koronabirusaren egunerokoa

Eduardo Santos: “Gogorrena da logelako atetik beste aldera daudenak entzutea eta haiekin egon ezin izatea"

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 26a, 19:18

Atzo jakinarazi zuen Eduardo Santos kontseilariak koronabirusa zuela. Ongi dagoela esan du, eta ahal duen neurrian lan egiten jarraitzen duela, logelatik.

Zenbait sintoma nabaritu ondoren, proba egitea erabaki zuen Justizia eta Migrazio Politiketako kontseilariak, eta positibo eman zuen. Harentzat logelan bakartuta egotearen alderik neatiboena atetik bestaldera daudenak entzun eta haiek besarkatu edo haiekin egon ezin izatea da.

Bere egoeratik harargo, egokitzat jo ditu Nafarroako Gobernuak atzo onartutako ezohiko neurriak. Bestalde, jarduera ekonomiko minimo bat mantentzea egokia izango litzatekeela uste du, betiere osasunaren alde egiten eta osasuna babesten dela bermatuz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!