Herriak salbatuko du herria

Isabel Iturrioz (erizaina): "Ikaragarri eskertzen dugu elkartasuna sentitzea"

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 25a, 12:12

Nafarroako Erizain Elkargoak laguntza eskatu dio gizarteari material faltari aurre egiteko, eta erantzuna “izugarria” izan dela adierazi du Isabel Iturriozek. 

Isabel Iturriotz erizaina da Nafarroako Unibertsitate Klinikako larrialdietan. Egunotan osasun zentroetan bizitzen ari diren egoera “larria” dela azaldu du, egunetik egunera eta ordutik ordura aldatzen baita guztia.

Haien arazorik handiena material falta da; hori dela eta, laguntzarako deia egin dute. Erantzunarengatik eskertuta azaldu da Iturriotz: “Oso talde handia osatu da guri laguntzeko: jostunak, ingeniariak, 3D inpresorak dutenak…”. 

Lagundu nahi duenak Nafarroako Erizainen Elkargoko webgunearen bitartez jar daiteke kontaktuan haiekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!