Herriak salbatuko du herria

Ortzi Del Villar: "Laguntzeko filosofia indartsu bat egon da beti 'maker’-en munduan”

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 24a, 12:08

Teknologia berrien zaleek irabazi asmorik gabeko ekimen bat bultzatu dute Nafarroan: babes pantailak sortzen ari dira 3D inpresorekin. Horietako bat da Ortzi Del Villar. 

Maker-a da Ortzi del Villar, eta beste hainbat kiderekin batera, bere baliabideak erabiltzen ari da osasun langileei, dendariei eta arriskuan egon daitezkeen bestelako nafarrei laguntzeko. 3D inpresorak erabiltzen dituzte, babes pantailak sortzeko, eta zonaldeka antolatu dira. 

Dagoeneko 500 lagun inguru batu dira egitasmora, eta enpresa batzuk ere laguntzen ari zaizkie, materiala eskainiz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!