Espainiako Gobernuko larrialdietarako unitate militarra Nafarroan da egunotan, desinfezkio lanak eta antzekoak egiten. Balbasek salatu du misio horiek ez direla premiazkoak, eta Nafarroako Gobernuak baduela aski bitartekorik horiek egiteko.
Hortaz, eginkizun horiek “propaganda hutsa” direla kritikatu, eta azpimarratu du “benetan beharrezkoak” direnak osasun langileak eta materiala direla. Eta ohartarazpen bat egin du: koronabirusaren krisia amaituko dela, baina militarrak bertan geratuko direla.