Ahal duen neurrian, ariketa fisikoa egiten saiatzen ari da Juaniz, bere lanerako beharrezkoa baitu. Pozik dago, lorategi txiki bat baitu hori egiteko. Artista eta autonomo gisa, egunotan diru sarrerarik ez du izango, baina azladu duenez, taldean “koltxoi bat” gordeta zuten, eta beraz, horrekin egingo dute aurrera.
Uste du ekaina erdialdera martxan jarriko dituztela emanaldiak berriz, eta saiatzen ari da ezjakintasunak asko eragin ez diezaion. Gogorarazi du artisten bizitzan, tamalez, beti dagoela ezjakintasuna. Horregatik, ezkortasuna alde batera utzi eta emanaldiak hasten direnerako indarrak gorde nahi ditu.