Herriak salbatuko du herria

Mikel Legarra: "Inportantea da gertuko hildakoei agur minimo bat egitea"

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 23a, 13:14

Izarra tanatorioko kudeatzailea da Mikel Legarra. Garrantzizkotzat jotzen du gertuko norbait hiltzerakoan hari agur esateko aukera izatea. Hori dela eta, egunotan tanatorioa zabalik mantenduko dute, segurtasun neurriak hartuta. 

Beste edozein momentutan zailak diren zenbait egoera are konplexuago bihurtu dira koronabirusak eragindako krisialdian; kasurako, hil diren horiei azken agurra ematea. Izarra tanatorioak neurri bereziak hartu ditu segurtasuna bermatzeko, baina zabalik jarraitzen du.

Mikel Legarra tanatorioko kudeatzailearen hitzetan, zaintza psikologikoa oso garrantzitsua da halako une zailetan, eta norbait hiltzen denean haren gertukoek agur esateko beharra dute, dolua osatu ahal izateko. Hori dela eta, haiek lanean ari dira, egoera zail horretan daudenei “ahalik eta zaporerik onena” uzteko behar duten zerbitzua eskaintzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!