Herriak salbatuko du herria

Olaia Alonso: "Normalean egoera larria da zahar-etxeetan, eta orain areagotu egin da"

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 23a, 12:22

Zahar-etxeko langilea eta ELAko ordezkari sindikala da Olaia Alonso. Lehendik ere balditza prekarioak zituzten arren, koronabirusaren krisiarekin horiek okerrera egin dutela salatu du. Besteak beste, material falta eta bisiten debekua aipatu ditu. 

Alosok azaldu duenez, norbait kutsatuz gero, ez dute hura isolatzeko tokirik, ezta material egokirik ere —maskarak, amantalak…—. Hala ere, egoitzaren eta zuzendaritzaren arabera asko aldatzen dela gaineratu du. Bestalde, bisitak debekatu egin dituzte, eta, haren hitzetan, Hori kaltegarria izan daiteke adineko pertsonentzat. Senideekin kontaktua ez galtzeko neurriak bilatzen ari direla azaldu du.

Edonola ere, zahar-etxeetako langileek aurretik ere salatu izan dute maiz gabeziak pairatzen dituzte. “Aurretik ere lan balditza prekarioak genituen, eta ratioak desegokiak ziren”, azaldu du Alonsok. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!