Koronabirusaren egunerokoa

Iker Tubia: "Harrigarria da, txoriak entzuten ditugu etxetik"

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 23a, 12:15

Etxe barruan bere egunerokoa nolakoa den ezagutzeko mintzatu gara Iker Tubia 'Berria' egunkariko kazetariarekin. Konfinamenduaren alde positiboak biltzen ari da zerrenda batean, eta horien berri eman digu. 

Berria egunkariko Bizigiro saileko kazetaria da Tubia, eta egunotan etxetik ari da lanean. Koronabirusaz bestelako gaiak jorratzen ditu erreportaje eta elkarrizketetan, eta eskertzen du. Lagun batekin bizi da, eta konfinamenduak agian “lagunago” egingo dituela uste du.

Kalera ateratzeko debekua ezarri zutenetik etxean bizi izan dituen "gauza positiboen" artean aipatu ditu lehen ez bezala txoriak entzuten dituela, inoiz ez duela erosketa egiteko poltsa ahazten eta sare sozialetan besteen etxeak ikus ditzakeela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!