EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNko bi zinegotzik zentsura mozioa aurkeztu dute Lizarrako alkatearen kontra

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 9a, 09:22

EH Bildu, Geroa Bai eta PSNko bi zinegotzik zentsura mozioa erregistratu dute udaletxean, Gonzalo Fuentez Navarra Sumako alkatearen kontra. 10 egunetan bozkatu beharko litzake zentsura mozioa. EH Bilduko Koldo Leozek berreskuratuko luke alkatetza ekimena aurrera ateratzen bada.

"Erabakiak hartzerako orduan duen jarrera autoritario eta baztertzailearengatik" hartu dute erabakia EH Bildu, Geroa Baik eta PSNko Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez zinegotziak. PSNk Lizarrako udaletxean duen hirugarren ordezkariak, Ibai Crespok, ez du ekimena sinatu eta kontra bozkatuko du. Zentsura mozioa aurrera ateratzen bada, Koldo Leoz, EH Bilduko zinegotziak, berreskuratuko luke aurreko legegintzaldian izandako alkatetza. Sinatutakoaren arabera, 2022ko martxoan, Jorge Crespok hartuko luke aginte makila.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!