Inaute garaian gaude bete betean. Inaute igandez ospatu da Iruñean Iruinkoko euskal inauteria, bigarren urtez, eta igande goizean ere antzeko saio bat izanen dute mugaz bestaldeko Donibane Garazi herrian. Duela 15 bat urte berreskuratu zuten libertimendua, Antton Luku antzerkilari eta ikerlariren lanari esker. Iaz ez zen posible izan aurrera eramatea aski gazte ez zutelako lortu parte hartzeko baina aurten bai. Horietako bat Ekhi Perrier da eta berak azaldu digu nolakoa den Donibane Garaziko libertimendua.