Testa funts inbertitzailearekin bilduko da Txibite, asteartean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 14a, 12:48

Argazkia: Ahotsa.info

Nafarroako presidenteak adierazi du, etxebizitza bebestuen gaia konpontzeko gobernua "diskrezioz" ari dela lanean. Kaltetutako familiekin ere bilduko dira.

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du "diskrezioz" duela aste batzuk jarri zirela Testa Residencial funts inbertitzailearekin harremanetan, etxebizitza babestuen afera konpontzeko. Datorren asteartean bilera bat egingo dute, akordio bat lortzeko eta "gai hori konpontzeko".

Txibitek adierazi du kaltetutako familiekin ere bilduko direla. "Funts putre horrek 400 etxebizitza inguru izango lituzke Iruñerrian, eta beste 400 Erriberan, eta konponbidea eman geniezaioke gai horiei guztiei", gaineratu du. Baikor azaldu da presidentea, esanez "alokairuko 650 euroko muga hori ez gainditzearen inguruan" adostasun batera iritsiko direla: "Badirudi akordioa lortuko dela".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!