Gizakiok zientzia eta medikuntzari esker lortu dugu programatutako bizi-itxaropena gainditzea. 80 urtetik goiti bizitzeko gako nagusiak bizi kalitatea, higienea, antibiotikoak, txertoak eta osasun unibertsala dira. Hala esan digu Aitor Zandueta Makilakixki, Metropoli Foraleko Ziborg izakiak. Lo egitearen garrantziaz eta Star Wars sagako filmeez ere mintzatu gara zientzia, teknologia eta frikismoaren atalean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.