Bigarren Euskaraldiaren aurkezpen gehiago eginen dituzte aste honetan Iruñerrian.
Bihar, hilak 21, asteartearekin, 19:30ean, Itrurrama auzoko Erletokietan eginen dute aurkezpena.
Etzi, hilak 22, 19:30ean, aseazkenarekin, Donibane auzoko Irrintzi euskaltegian (AEK)
Etzidamu, hilak 23, ostegunarekin, 19:00etan, Mendillorriko Antzaran.
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen dute bigarren Euskaraldia. Lehengoko Ahobizi eta Belarriprest rolez gain, bigarren honetan Arigune rola ere jarriko dute martxan, erakundeei begira.