Broken Brothers Brass Band taldeko Ion Celestinok sortu du bigarren Euskalaraldiak izanen duen doinua 24/7. Sustrai Colina bertsolaria aritu da hitzak josten, eta ahotsa Skabidean taldeko Lorena Aisa, Claudia Rodriguez eta Idoia Tapia abeslariek jarri dute. Iosu «mighty» Martien eta Moises Berdoncesen laguntza izan dugu grabazioa egiteko.
Abuzturen amaieran eta irailaren hasieran grabatu dute bideoklipa Xabier Apestegui eta Sergio Elia nafarrek. Tartean, Euskalerria Irratian izan ziren irudi zenbait hartzen.
Abestia dantzatzeko urrats proposamena ere luzatu du Euskaraldiak.
Urratsen segida
luze ta ebats
[pika – luze ta ebats] x3
lau urrats x2
jauzi – zeina – erdizka
dobla – zeina – erdizka
[pika – erdizka – pika – erdizka
eskuin – ezker – jauzi] x2
erdizka lauetan
aitzina bietan
[pika – ezker – erdizka ta hiru] x2
[ebats luze – dobla itzulian
ebats luze – jauzi itzulian
pika – ezker – erdizka] x2
erdizka lauetan!