Eguraldiaren iragarpenek eta egunean bertan botatatko ekaitzek atzera bota zituzten euskaltzale asko. Espero zena baino jende gutxiago elkartu zen Erriberako Nafarroa Oinezean. "Oraindik ez dago daturik, zirkuitua garbitzen eta fakturak biltzen jarraitzen dugulako, eta lana bi hilabetez luzatuko da, baina diru sarrerak egon arren, ez dute Nafarroa Oinez ona ordezkatzen", adierazi du Argiñe Kortak, Argiako zuzendariak, eta eskerrak eman ditu "animo mezu ugari eta antolakuntzagatik zorionak", bai eta "partikularren ekarpenak" ere, bide ezberdinetatik iritsi direnak, irekita jarraitzen dutenak.
Aurtengo festa, 2012an ikastola egokitzeko egindako obren zerga ordaindu eta eraikinean egin beharreko berrikuntzak ordaintzeko antolatzen zuen Argia Ikastolak.
Elkartasunerako beren web gunean, ibilbide birtuala egiteko aukera badago, kilometro birtualak erosis, zonalde ez euskalduneko Tuterako Argia ikastola laguntzeko aukera dugu euskaltzaleok.
Laguntza emateko, kontru korronteak ere erabil daitezke:
Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552
Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 0183 6324
Caixabank ES52 2100 3695 1322 1015 8880