Nafarroa Oinez-erako finkatu zituzten helburuak bete ez zirela eta, elkartasun deia luzatu du Euskalerria Irratian Argiñe Kortak, Argia Ikastolako zuzendariak. "Eguraldiak ez zigun lagundu eta espero baino jende gutxiago gerturatu zen Tuterara", azaldu du Metropoli Forala saioan.
Balantze tristea, goibela, egin du Argiñe Kortak atzo Nafarroa Oinezaren gainean. Tuterako ikastolako zuzendariak, festara gerturatutako guztiei esker ona azalduta, zituzten aurreikuspenak ez zirela bete onartu egin du. "Festa ongi joan zen, ekitaldi guztiak egin genituen eta bertaratutako jendea gustora egon zen" azaldu du Kortak "1.000 bolondresen lana ere aipatu behar dugu, egun guztian lanean ibili baitziren".
Aurreikuspenak ez beteta, laguntza deia luzatu du Argia ikastolak, diru zorrak ez pilatzeko. Elkartasunerako beren web gunean, ibilbide birtuala egiteko aukera badago, kilometro birtualak erosis, zonalde ez euskalduneko Tuterako Argia ikastola laguntzeko aukera dugu euskaltzaleok.
Laguntza emateko, kontru korronteak ere erabil daitezke:
Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552
Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 0183 6324
Caixabank ES52 2100 3695 1322 1015 8880