Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gogor gaitzesten du larunbat gaueko erasoa eta emakumearen esku jartzen ditu behar dituen baliabide guztiak eta slaketa prozesuan laguntza emateko prest azaldu da. Kalea, eguna eta gaua guztion gozamenerako dela azpimarratuta, Mankomunitateak emakumeek espazio guztiak askatasunez okupatzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du.
Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak dei egiten dio gizarteari jarrera sexita eta erasoen aurrean geldirik ez geratzeko. Erasotzaileak babestu eta emakumezkoak erruduntzat jotzen duen eredu kulturala errotik aldatzeko deia egiten dute.
“Gertakizun matxisten” gaineko isiltasuna apurtzeko asmoz, kontzientzia piztu eta jendartea sentiberatzeko helburuarekin, kalera irtetzeko deia egin du Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Elkarretaratzea, bihar asteazkena, arratsaldeko 19:30ean eginen da Ultzamako udaletxearen aurrean.