Sexu-erasoa igandeko 3:30 aldera gertatu zen, emakume bat komunean zegoela, gizon batek atzetik hartu, eta hainbat ukipen egin zizkion. Une jakin batean, emakumeak eskuan kosk egin zion eta oihuka hasi zen laguntza eske. Jendea gerturatu zenean, ustezko erasotzaileak korrika ihe egin zuen. Horren ostean, Foruzaingoari deitu zioten. Emakumeak salaketa jarri du polizia-etxean.
Erasoaren berri, urgentziazko bilera egin zuen Kontzejuko Batzarrak, eta festak bertan behera uztea erabaki zuten, Elkarretaratze bat eginen dutegertaturikoa salatzeko.