Nafarroa Oinez, iruditan

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 21a, 08:08

  • Argia Ikastolak elkartasunerako deia egin du, eguraldiaren poderioz espero baino euskaltzale gutxiago hurbildu zirelako festara.
  • Nafarroako Gobernuaren eta talde parlamentarioen ordezkaritza zabala izan zen festan. Deigarria, Tuterako alkatearen eta Navarra Sumaren falta.

ARGAZKIAK: @Nafarroa_Oinez

Tuterako Argia ikastolak eskerrak eman nahi dizkie festara hurbildu diren euskaltzale eta agintari guztiei.  "Beste urte batez, milaka petrsona hurbildu dira aurten Tuteran ospatu den Nafarroako ikastolen festara. Eguna normaltasun osoz igaro da eta ez da nabarmentzeko moduko gorabeherarik egon". Haatik, parte hatzea ez da izan espero bezain handia. Foruzaingoaren arabera, 20.000 lagun hurbildu ziren Tuterara. Ikastolako zuzendari Argiñe Kortaren arabera, "gehiago ere izango ziren, baina eguerdian eguraldia aldatu zen, hotza eta bustia sartu ziren, eta hortik aurrera dena lokaztu zen". Datorren urtean, Lizarrako Ikastolak antolatuko du Nafarroa Oinez festa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!