NUPen Twitterreko kontua hackeatu dute, Maia iraintzeko

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 14a, 11:26
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kontutik zabalduriko mezuetako bat.
  • Enrique Maia alkatearen aurkako irainak eta mehatxu larriak zabaldu dituzte 
  • Abuztuan, Iruñeko Udalaren kontua hackeatu zuten

"Gure alkate Enrique Maiaren heriotza deitoratzen dugu. Gaur goizean e-r-a-i-l-a izan da. Hori dela kausa, gaur, urriak 14, ez da eskolarik eskainiko. Goian bego, ustel hori". Hala dio mezuetako batek, gaztelaniaz. Beste mezu batek alkatea hiltzera deitzen du. Nafarroako Unibertsitatearen Twitterreko kontua, @UNavarra_, hackeatu egin dute guar goizean. Gogoratzekoa da abuztuaren zortzian Iruñeko Udalaren kontua hackeatu zutela

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!