Iruñeko Udaleko Twitter kontua hackeatu dute

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 6a, 12:28

Txio batean, udalaren kontu ofizialetik, adierazi dute "ustelkeriagatik" hackeatu dutela kontua. "Laster denak eroriko dira".

Iruñeko Udalko Twitter kontua hackeatu dute, 11:30ak inguruan. Txio batekin ohartarazi dute: "Ustelkeriagatik hackeatuta izan da kontu hau". Profil irudia aldatu dute, baita kontuaren dekribapena ere.

Hainbat mezu idatzi dituzte gazteleraz. Enrique Maia alkatearen argazki bat publikatu dute, hura hiltzeko, eskatuz. "Hil ezazue putakume hau, edo gosea pasa dezala, jakin dezala zer den kalean bizitzea edo pistola bat buruan jarrita lapurreta jasatea. Herritarrek egunero bizi duten egoeretako bat gutxienez bizi dezala".

Valentziako Udalaren kontua atzo hackeatua izan zela gogorarazi dute Iruñeko Udalaren kontutik. "Laster guztiak" eroriko direla mehatxu egin dute. Azken txio batean, Iruñeko Udalaren kontuari buruzko IP informazioa zabaldu dute.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!