Aurten ere, ez da besta iragartzeko kartel lehiaketarik egin. Beste behin, Baztango sortzaile bati eman zaio aukera. Hala, Karmele Gomez artistarena izan da Baztandarren Biltzarra iragartzeko kartela egiteko ardura. Aitzineko kartelekin alderatuta, proposamen urratzaileagoa egin du Gomezek. Irrintzi baztandar bat irudi bilakatu du, sinestesiaren bidez. Kartel hori oinarritzat hartuta kamisetak egin dira, eta Mendi ostatuan erosi daitezke.
Sinestesia ezagutarazteko sinestesia.eus webgunea jarri du martxan Miren Karmele Gomezek.