Hauteskundeak 2019

"Eskuina geldiarazteko" hitz egitea ezinbestekoa zaiela ohartarazi dio EH Bilduk PSNri

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 5a, 19:27

Aldaketari jarraipena emateko kompromisoa berretsi du EH Bilduko zerrendaburu Bakartxo Ruizek.

"Ezberdinen arteko elkarrizketa" ezinbestekoa dela iritzi dio EH Bilduko Bakartxo Ruizek. PSNri zuzendu zaio: "PSNk benetan borondatea badu, eskuinari alternatiba eskaintzeko hitz egin beharko du. Eskuina geldiarazteko ezinbestekoa da EH Bildurekin hitz egitea".

Gaur abiatu ditu gobernua osatzeko bilerak PSNk. Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrarekin bilduko da Maria Txibite. EH Bildurekin esertzeari uko egin dio PSNk behin baino gehiagotan. Baita gaur ere. "Onartezina" dela uste du Ruizek: "Nafarroako erabakiak Nafarroan hartu behar dira, ez Ferrazen edo Madrilen (...). PSN antzerkiak egiten ibiltzeak Madrilen mende egotea dakar". Elkartzeko dei egin dio Ruizek Txibiteri.

Udalak osatzeko alderdiak ezarri dituen irizpide berdinak jarraituko ditu Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioetan. Aldaketari jarraipena emateko eta eskuinari atea ixteko konpromisoa agertu du zerrendaburuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!