Onik agertu da igandean Altsasun etxetik irten eta haren berririk ez zen 44 urteko gizona. Antza denez 10:30etan etxetik alde egin zuen eta astelehenean haren berririk ez zutenez emazteak salaketa jarri zuen. Ordutik haren bila ibili dira eta onik dagoela jakinarazi dute.