Altsasuko bizilagun baten bila dabiltza

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 26a, 07:51
Altsasuko herriko plaza.

Igandean 10:30etan alde egin zuen etxetik emaztearekin eztabaida izan ondoren. Ordutik ez dute 44 urteko gizonezkoaren berririk. Haren bila dabiltza. 

Altsasuko 44 urteko gizonezko baten bila dabiltza. Igandean 10:30etan etxetik alde egin zuen haren emaztearekin eztabaida izan ondoren eta ordutik ez dago gizonaren arrastorik. Ez dakite nora joan den ezta bestelako zantzurik ere. Emazteak berak etxera bueltatzen ez zela ikusita Guardia Zibilaren kuartelean jarri zuen salaketa astelehen goizean eta ordutik ari dira gizonaren bila. Guardia Zibilarekin batera bilatze lanetan ari da Foruzaingoa, Basozain taldea eta Altsasuko suhiltzaileak. Helikoptero bat ere ari da haren bila Altsasu inguruetan. 

Etxetik deus gabe irten zen gizona: ez zeraman ez diru-zorrorik, ez telefono mugikorrik ez kreditu txartelik ere. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!