Parlamentuan beran izan da Luis Sabalza, Osasuna taldeko presidentea. Abala eskuetan, bihar bertan jarriko dira lanean Sadar futbol zelaia zaharberritzeko. Bihar Iruñeko udalaren udalgintza teknikariekin bilera eginen dute baimenak tramitatzen hasi eta udan obrak has daitezen.