23milioietatik, 7 egun Osasunak Foru Ogasunarekin duen zorra kitatzeko bideratuko dira eta aurreikusia zegoen bezala, 16 milioi euro, Sadar futbol zelaiaren zaharberritze lanetarako izanen dira. Larunbata honetan, Osasunako bazkide konpromisarioek erabaki beharko dute, pasa den astean egindako galdeketari jarraiki, talde gorritxoak zor berria pilatzen duen eta “Harresi Gorria” proiektua aurrera eramaten duten.
Hurrengo asteko Parlamentuko bilkurak eztabaidatuko du Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztutako lege proposamena eta martxoaren 14rako onartua izan daiteke. UPN, PP eta PSN, alde agertzeko asmoa azaldu dute, Ahal Duguk zalantzak ditu eta Izquierda-Ezkerrak jadanik Osasunari abala ematearen kontra azaldu da.