Ur-hegazkinaren laguntza eskatu dute suhiltzaileek Goizuetan piztu den sua itzaltzeko

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 6a, 09:31

Gaueko 23.00tan piztu da sua Goizuetako Burugorri mendian, hain zuzen pasa den astean beste sute bat izan zen tokitik gertu. Orduz geroztik bertan dira lanean Oronoz, Cordovilla eta Altsasuko suhiltzaileak. Hego haizeak gogor jotzen du gaurkoan eta zail egiten du sua kontrolatzea. Uneotan 400metro luzerako frontea du suteak. Nafarroako Gobernuko bi helikopteroez gain, Ur-Hegazkinaren laguntza ere eskatu du Barne Sailak.

Azken orduotan Lesaka, Bera eta Berroetan ere suteak izan dira. Ziga herriko Azkue auzoan baserri batetik gertu moztu dute suhiltzaileek suaren bidea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!